XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Itxaron ezazu hogeigarrena bukatu arte, hemeretzigarrena gorrotatzen hasi aurretik.

Inporta al dizu, bitartean, nik neure postrea jaten badut?

- Aranak?- galdetu nion.

- Ez - esan zidan, barre motela eginez.

Zorigaitzean eroria naiz eta ez dut etxeko jaunen jaki berdinik eskuratzen, zerbitzariena baizik; gaur, postretzat karamelo puddina dut.

Gainera - bazirudien, jadanik, goilarakada bat puddin ahoan zuela; hura irentsi eta hitzegiten jarraiki zuen irri zuriz.

Gainera, mendekua hartzen dut.

Ordutan zehar telefonoz hitzegiten iharduten dut Mûnchengo lagun ohi batekin, hau ere Schelerren ikasle izandakoa.

Batzutan Hamburgora dei egiten dut, zinema informaziora edota Berlinera.

Eguraldi zerbitzura: mendekua hartzeko.

Inork ez dio antzematen komunikazio automatikoarekin.

Berriro jateari eman zion, irri zuritxoa egin eta, gero, isilka misilka, esan zidan: - Eliza aberatsa bait da, diruz usaindua.

Aberats baten gorpuari bezala, elizari ere benetako diru kiratsa dario.

Pobreen gorpuek usain ona dute, ba al zenekien?

- Ez - esan nion.

Buruko mina baretzen ari zitzaidala konturatu nintzen eta delako toki horren zenbakiaren inguruan marra gorria jarri nuen.

- Zu sinismen gabea zara, ezta hala?

Etzazula ezetzik esan: zure ahotsari antzematen diot sinismenik gabekoa zarena.

Ez al da horrela?

- Bai - esan nion.

- Ez dio ajolik, inolako ajolik ere.

Badago Isaiasenean pasarte bat Pablok ere erromatarrei eginiko eskutitzan aipatzen duena.

Entzun erne: haregandik, oraindik ezertxoren berririk ere izan ez dutenek, ikusiko dute, eta oraindik deus ere somatu ez dutenek, ulertuko.

Irri maltzurra egin zuen: - Ulertu al duzu?